Economía Crítica y Crítica de la Economía

Icon

Ekonomista erratuak

Autor: Endika Alabort Amundarain y Berria Egitura

Categoría: Fundamentos, Ideología, Organismos internacionales

Etiquetas:

Publicado en el Diario Berria por el compañero y economista del ICEA Endika Alabort.

En su columna mensual del semanal de economía de Berria (Egitura), Endika va analizando cuestiones de estructura y de coyuntura económica desde perspectivas críticas. También publica en el blog Autogestioa. En este último artículo, titulado “Los economistas errados”, se parte de la utilización interesada que hacen los organismos técnicos del poder para marcar la ruta económica del mantra neoliberal. Para esto, se expone más en detalle una anécdota de falsificación de datos en un estudio del FMI sobre austeridad, deuda pública y crecimiento, destapado y contra-argumentado por unos estudiantes de Massachusetts. En este trabajo de confrontación de metodologías y resultados, el artículo pone como ejemplo de disidencia académica numerosas propuestas y colectivos que a ambos lados del gran charco plantan cara a la hegemonía decadente de la economía neoclásica, fundada en una ideología ultra-liberal y a-empírica que ha colonizado a expertos, políticos y tecnócratas de toda índole, engangrenando también amplios sectores del cuerpo social. Ya lo decía Joan Robinson “hay que estudiar economía para no ser engañadxs por lxs economistas”.

Jose Luis Feitok, ekonomista eta IEE – Ikasketa Ekonomikoen Institutuaren lehendakaria, langabezi saria murritzea eskatu du, honen trukean sariaren iraupen aldia handituz. Horretarako arrazoi ekonomikoak justifikazio eran erabili ditu; suposatzen dut ehunekoan, taulak, ratioak eta matematikak eskeintzen duen tresneri ugaria erabiliz. Egunero mota honetako gomendioak zabaltzen dira, finantza erakunde, unibertsitate zein ekonomista independenteen iritziek egoera hobetzeko balio baitutelako. Azken finean, hauxe da gaur egungo tekniko hauen papera, ohiko ekonomistek (ortodoxoak, gure hizkeran) instituzio, gobernu eta komunikabideetako lehen postuak betez.

Udan Dollars & Sense magazinak Robert Pollin ekonomista elkarrizketatu zuen, zor publikoa eta hazkundearen arteko harremana aztertzen. Ondorioen artean, bat nahiko nabaria da: ezin dela frogatu zor publiko maila zehatz batek hazkundea (eta ondorioz, enplegu sorrera) oztopatzen duela. Nazioarteko Moneta Funtsak (NMF) erabiltzen duen ereduaren tesia da zor publikoak barne produktu gordinaren %90ra gainditzen duenean, hazkundea oztopatzen duela. Ia murrizketa politika gehienek oinarri bezala idei hau dute. Baina ekonomian graduatutako gazte batek eragiketa ekonometrikoak aztertu zituen, zenbait akats larri aurkituz. NMFren tesia oker zegoen. Errorea publikoa egin zen eta nazioarteko erakundeak barkamena eskatu zuen, excel fitxategiak akats bat zuela esanez. Baina ez da horrelako errore larria ematen den lehen aldia. 2012. urtean, zerga austeridadearen eragin negatiboa murriztu zuen, euren txostenetan 0,5 puntukoa zela estimatzen; eragin erreala 1,7koa izaten. Alde handia, Nazioarteko Moneta Funtsa zerga murrizketaren eragin negatiboa asko leuntzen ari zen.

Nola izan daiteke gobernu eta instituzioek euren politikak justifikatzeko erabiltzen dituzten datu eta estimazio okerrak izatea? Ekonomistak erratuak dabiltza?

Ekonomian graduatua eta University of Massachusetts Amherst-en doktoregaia den Thomas Herndonek NMFren akatsa azaleratu zuen; gainera R. Pollin eta Michael Ash-en ikaslea da. Unibertsitate honetan ekonomia kritikoa eta heterodoxoa lantzen da (irailan Rethinking Marxism jardunaldiak ospatu dituzte). Union for Radical Political Economics – URPEk, ekonomia gizarte zientzia gisa aldarrikatzen duen elkarteak unibertsitate horretan indar handia du. Eztabaida, kritika eta hausnarketa sustatzen duen eredua dago atzean, hauxe baita ekonomia heterodoxo eta kritikoaren atzean sustraiturik dagoen oinarria. Ez da ideologia gatazka, baizik eta erabiltzen diren metodologiak.

Gure inguruko ekonomista ortodoxoek (FEDEAko askok, adibidez), horrelako kritika metodologikoak jasotzerakoan, hauek gutxietsi eta arinkeriaz hartu dituzte, eztabaida saihestuz. Antropologiak, soziologiak, psikologiak, termodinamikak… hau kritikatu izan dute ere. Ekonomia heterodoxoak ortodoxiari eta eskola neoklasikoari egiten dizkion galderak erantzun zuzen barik daude: nola eraikitzen den oreka neoklasikoa. Joan Robinsonek orain dela 40 urte baino gehiago duda hau plazaratu zuen: funtzio batean, nola definitu K magnitudea, kapitala? Ze unitatetan? Erantzunik ez. Honi buruz gehiago irakurtzeko, Jose Manuel Naredok “Crítica a la economía ortodoxa1 liburuan plazaratutako artikulua nahiko adierazgarria da.

Berton ekonomista heterodoxo eta kritikoak ditugu. Estatu mailan Ekonomia Kritikoaren Jardunaldiak bi urtetan behin ospatzen dira, Katalunian Seminari Taifa dugu, azterketa zorrotzak egiten dituztena; ICEA eta Colectivo Novecento ere hor daude… ekonomista erradikalak (hots, arazoen muinera doazenak), ekonomian pentsamendu nagusia hausten dutenak. Erronka da ekonomia eta ekonomia ortodoxoa bereiztea, hori lortu ezean, ekonomistek erratuko baitute.

1Se puede leer la crítica de Jose Manuel Naredo a la economía ortodoxa en las página 29-66 del Manual de Economía Heterodoxa del Seminari Taifa. Para profundizar se puede ver su extensa obra disponible en Dialnet.

Share and Enjoy:
  • Print
  • email
  • Twitter
  • Meneame
  • RSS
  • PDF

Leave a Reply

¡Síguenos!

Documentos

Suscríbete

Introduce tu e-mail: