Economía Crítica y Crítica de la Economía

Icon

M-3, Bilboko neguko festibala

Autor: Berria Egitura

Categoría: Iniciativas y Movimientos, Organismos internacionales, Poder

Etiquetas:

Berria

Iker Aranburu

Titulutik haratago. Más allá del título, el Global Forum Spain se celebrará en la capital bizkaina el proximo lunes 3 de marzo, reuniendo a grandes figuras de empresas multinacionales, poderes públicos y representantes de la Troika (ver lista de participantes). Su visita, más que predecible, servirá para reiterar ante la prensa del régimen su mantra neoliberal por excelencia. “Se están haciendo las cosas bien”, “estamos saliendo de la crisis”, “hay que apretarse el cinturón para recuperar el crecimiento”…. En este artículo del diario en euskera Berria, Iker Aramburu repasa algunas de las personas participantes en este foro, así como las principales respuestas que han surgido desde diferentes ámbitos, tales como el manifiesto “Por una economía al servicio de las personas”, firmado en 9 días por cerca de 500 economistas, o las distintas movilizaciones sindicales que se han convocado como respuesta, tales como esta o esta otra.

Martxoaren 3a egun seinalatua da Euskal Herriko langile mugimenduarentzat. Egun horretan, 1976. urtean, Espainiako Poliziak tiroz hil zituen bost langile Gasteizko Zaramaga auzoko eliza batean. Aurtengo martxoaren 3an, 38 urte beranduago, sarraski horren arduradunaren oinordeko politiko nagusia Euskal Herrira etorriko da. Ez da, noski, beste kasu batzuetarako derrigorrezko duen barkamena eskatzera etorriko, edo Pedro María Martínezi, Francisco Aznarri,  Romualdo Barrosori, José Castillori eta Bienvenido Peredari omenaldia egitera. Ez ditu Zaramaga auzo langileko kaleak zapalduko, Bilboko Guggenheim museoko korridore garbiak baizik. Foro Global España

Espainiako Gobernuak berak antolatu du topaketa, esportazioak sustatzeko ICEX agentzia publikoaren bidez. «Europak langabezia tasa handiak txikitzeko behar duen hazkundea ekarriko duen politika ekonomikoa maila gorenean eztabaidatzera», mezu ofizialak dioenaren arabera. Denek ongi ulertzeko hizkuntzan, ‘España va bien’ lelo gogoangarri hori berriro taularatzeko festibal bat izango da. Kobetamendin izan beharrean, itsasadarrean.

Gonbidatuen zerrenda ikusgarria da. Bilbon izango da Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria, bere ohiko dotoreziarekin eta irribarre atseginarekin soldatak beste %10 jaitsi behar ditugula esan berri duena; Europako Batzordeko hiru komisario etorriko dira, tartean Joaquin Almunia Lehia komisarioa, ontziolekin, opor fiskalekin eta San Mames Barriarekin Bilbo jaioterria gogoan duela erakusten duen hori. Angel Gurria ere Bizkaiko hiriburuan izango da, kaleratzea gehiago merkatzea eta BEZa gehiago igotzea behin eta berriro aholkatzen duen OCDEko burua. Langabeziaz hitz egiteko, enpresaburuen zerrenda potolo bat: Ignacio Sanchez Galan (Iberdrola), Francisco Gonzalez (BBVA), Jorge Sendagorta (Sener), Pablo Isla (Inditex), Cesar Alierta (Telefonica)… Guztiei harrera egiteko —eta aurreskuan instrukzioak emateko—, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea.

Mezu ezaguna

Museo barruan zer esango duten jakiteko ez dira bi aste itxaron behar. Espainia hobetzen ari dela, «guztion ahaleginari eta sakrifizioei esker» krisia atzean geratzen ari dela, hartutako neurriak mingarriak izan arren derrigorrezkoak zirela, eta noizbait krisiaren aurreko Arkadia zoriontsura bueltatuko bagara, gehiago estutu behar dela denok dakigun lekuan. Hartutako neurri batzuek krisia luzatu eta milaka langile pobreziara kondenatu dituztela? Tira, ez da autokritikarako eguna, «denok elkarri hartuta bultza egiteko garaia» baizik.

Barruan entzungo ez direnak kanpoan entzungo dira, goi bilerarik ez baitago haren aurkako mugimendurik gabe. Gune plataformak dagoeneko deitu ditu herritarrak manifestaziora, edo Adolfo Muñozen mingain solteak azaldu duen moduan, ongi etorri jendetsua ematera «zinikoen artean zinikoenei».

Kaleetan ez ezik, bulegoetan ere izango da erantzunik. Euskal Herriko unibertsitateetako ekonomia eta enpresa alorretako irakasleak Pertsonen Zerbitzurako Ekonomia baten alde manifestua zabaltzen ari dira. «Interes kolektiboa aintzakotzat hartzen dituzten» neurri ekonomikoak eskatu dituzte, eta gogorarazi diete Guggenheimei bildutakoei hartutako erabakiak ez zirela «saihestezinak». Entzungo al dute? Nekez, beren burua entzutera baitatoz Bilbora.

Share and Enjoy:
  • Print
  • email
  • Twitter
  • Meneame
  • RSS
  • PDF

Leave a Reply

¡Síguenos!

Documentos

Suscríbete

Introduce tu e-mail: