Economía Crítica y Crítica de la Economía

Icon

Deflazioaren mamua

Autor: Endika Alabort Amundarain y Berria Egitura

Categoría: Finanzas, Unión Europea

Etiquetas:

Berrian argitaratua (Egitura sailean), 2014ko apirilaren 20an.

Resumen: Los agoreros económicos vuelven a hablar de la deflación y de sus riesgos para la economía; otros hablan de una pequeña inflación. Lo que no tratan es la relación de las políticas ortodoxas y neolliberales aplicadas, que son las que nos abocan a este tipo de situaciones, donde el gran capital es el ganador, y el resto somos los perdedores. Más en un marco de Unión Europea anti-social y un sistema monetario con el Euro que tiene un coste inasumible para la gran mayoría de la sociedad .

Nazioarteko Moneta Funtsak deflazio arriskua dagoela iragarri du. De Guindos espainiar estatuko ekonomia ministroak hau ezeztatu, udarako inflazio txikia emango dela esanez. Gobernu honek esan eta egin duen arteko aldea zein den ezagututa, deflazioa berriro ere bueltatu da ekonomia eztabaidara.

Deflazioa, berez, prezioen jesiteko joera da. Ekonomia egoera normal batean izango balitz, ez litzateke arazoa izan behar, soldata errealaren eros ahalmena handituko bailuke. Baina testu liburuek diote deflazioa denboran zehar luzatzen denean, gastua atzeratzen dela, etorkizunean (hilabete bat geroago, adibidez) produktu edo zerbitzu bera merkeago erosteko aukera izan dezakegulako. Horrela, txikizkariek prezioak murriztu behar dituzte kontsumoa erakartzeko, handizkako merkataritzan eraginez eta, azkenik, ekoizleengan jotzen, gaineskaintzaren arazoa izaten. Hemendik aurrera, betiko kontua: gaineskaitzak ekoizpenaren murrizketa eragingo du, kaleratzeak izango dira eta inbertsioak jeitsi. Hau da, egoera okerra areagotuko da, eskaria murrizten baita.

Baina ezin dugu elementu bat eta beren ondorioak aztertu, honen jatorria ezagutu barik, ezpabere, irtenbide okerrak aplikatzeko arriskuan baigaude. Kapitalen mugimendu askeekin, ganbio-tasa finko bat mantentzea ezinezkoa da; are gehiago moneta batasun bat ere ez da posible. Eurozonako herrialdeen artean ganbio tasa finko bat eta euroaren moneta batasuna dugu. Krisitik ateratzeko moneta debaluazioa ezin denez aplikatu, barne debaluazioaren mantra behin eta berriro errepikatu da. Arazoa da herrialde guztiek politika berbera aplikatzekotan, honen eragin positiboa suntsitzen dela. Barne debaluazioa aipatzen denean, prezio murrizpenei buruz hitz egiten ari da.

3034659459_601b21ba75Iturria: ‘Financial Crisis / Finanzkrisehttp://www.flickr.com/photos/29487767@N02/3034659459 Found on flickrcc.net

Nola aplikatu dute barne debaluazio hau? Batez ere soldaten eta murrizketa politiken bitartez. “Gehiegizko” gastua zegoen, inflazio arriskua sustatuz eta merkatuko eskari-eskaintza harremana asaldatuz. Gainera, enpresak “lehiakorrak” izateko kostuen murrizketa bultzatu da, soldatak murriztuz. Berton krisi garaia dela gogoratuz, barne debaluazio honek prezioen jeitsiera bultzatu du kanpo lehiakortasuna lortzeko. Noski, neurri hauek sustatu dutenek ez dira herritarrak; kapitalaren soldatapean dauden adituak eta elite ekonomikoan baizik.

Neurri hauek langabezia, estutasunak eta pobrezia areagotu dute, baina konpondu nahi zuen egoera zuzendu dute? Hementxe dago gakoa: beste herrialde guztiek politika berbera jarraitzen badute, neurrien eraginkortasuna desagertzen da, izua zabalduz deflazioaren mamua agertzen baita. Austeridadearen politikek eragindako efektu zuzena da. Deflazioak urte luzetako geldialdia sortarazi ohi du, langabezia eta hazkunde gutxiko garaiak ematen. Honen bi adibide ’90 hamarkadako Japonia eta 1925-1931 urte arteko Britain Handia izan ziren.

Ideologia ortodoxoak proposatuko dituen irtenbideak ez dira batere onak izango: deflazio eta geldialdia sustatu, edo deflazioa saihesteko, eskaintza eta produktuen stockak kontrolatzea (kreditua itxiz, beste neurrien artean), prezioak artifizialki garaiak mantenduz. Bi alternatiba hauek eragin oso txarra dute herritarrongan: langabezia, soldaten murrizketak edo hauen eros ahalmenaren txikitzea, txiro eta aberatsen arteko aldea handitzea eta desberdinatsunen areagotzea.

Eztabaidatzen ez dena egoera honetatik ateratzeko gakoa izan daiteke: euroa eta Europar Batasunaren Moneta Sistema, zein preziotara? Europar banku Zentralak ez du egoera hau saihestu, sustatu baizik, moneta subiranotasuna ez baitago gure esku. Krisitik ateratzeko erreminta guztiak aztertu behar ditugu, eta orain erabat mugaturik gaude, Europa eta euroaren papera krisian ez baita kontutan hartzen

Share and Enjoy:
  • Print
  • email
  • Twitter
  • Meneame
  • RSS
  • PDF

Leave a Reply

¡Síguenos!

Documentos

Suscríbete

Introduce tu e-mail: