Economía Crítica y Crítica de la Economía

Icon

Ekonomia Kritikoaren XIII. Jardunaldiak

Autor: Jon Bernat Zubiri Rey

Categoría: Alternativas, Iniciativas y Movimientos

Etiquetas:

Keynesianismo sozialdemokrataren gabeziaz eta Kapitalismo berdearen faltsukeriaz aritu ziren Sevillan 200 ekonomilari eta herritar inguru. Ekonomia Ekologikoa eta Ekonomia Feminista arloetan ikerketa ugari aurkeztu zituzten jardunaldietara etorritakoek

Gehiago sakontzeko:

Manifiesto XIII Jornadas de Economía Crítica de Sevilla

XIII Jornadas de Economía Crítica: Dossier de aportaciones, relatos y otras hierbas

Ekonomia Kritikoaren XIII. Jardunaldiak egin ziren otsailaren 9tik 12ra Sevillan. Aurreko topaketetan bezala – Zaragoza-2010, Bilbao-2008… – 200 pertsona inguru – ikertzaile, irakasle edo ikasle, militante eta biztanle anitz – arlo ezberdinetan jorratzen diren analisi ekonomikoak eta kapitalismoari sortu beharreko alternatiben bidean burututako ikerketak eta experientziak elkartrukatzeko aukera ugari izan genuen egun haietan. Azken egunean adostutako manifestuak dioenez, eredu ekonomikoaren larritasunak aregotzen direnean – langabezia, lan prekarietatea, zerbitzu publikoen murrizketak, gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak eta ingurumenaren suntsipena – « betiko politika berak jasan beharrak hurrengo hiru egoerak frogatzen ditu : ekonomia kontrolatzen duen gutxiengoaren boterea ; elite politikoen ardura eza, konplizitate eta norabide falta ; eta nagusi den ekonomia akademikoak gure munduak dituen arazoak aztertzeko gabeziak ».

Actuel Marx sare frantseseko kidea, Gerard Dumenil, neoliberalismoaren krisiaren aurrean keynesianismoak dituen mugei buruz aritu zen. « Gastu publikoa areagotzea eta finantzaketa sistemak erregulatzeko proposamenek ez baitituzte kapitalismotik irtetzeko behar diren aldaketa estrukturalak ». Kapitalistak, neoliberalak izan beharrean, oportunista hutsak direla argudiatu zuen eztabaidan Jose Manuel Naredok, aurreko eguneko hizlariak. Horrexegatik gaur egungo boteredunak izendatzeko « neokazikistak » direla esatea nahiago du. Dumenilek politika industrialak, herri periferikoekiko harremanak eta enpresa kudeaketa ereduak berriztea ikusten ditu aukera alternatibotzat, langileriaren boterea areagotuz.

Gogo eta ibilbide kolektibo hauetan « Kapitalismo Berdeak proposaturiko irtenbide faltsuei » buruz aritu zen Ekologistak Martxaneko federazioaren bozeramailea Yayo Herrero. Zaintzaren eta ekologiaren zorrak handitzerakoan, « zibilizazio krisia » dugu gure aurrean, petroleo eta uranioaren agorpena agertzen denean etorkizun hurbilean. Arrisku global hauek aurre egiteko, gizarte industrial-kapitalistak zalantzan jartzeko behar den erradikalismorik ez dute efizientzia energetikoa, teknologia berdeak eta berriztagarrien inguruko megaproiektu zentralizatuen zain daudenek. Ekologistak Martxan taldeko kide ohiak Ramon Fernández Duranek1 eta Lanki ikertegiko Joseba Azkarraka Etxagibelen2 ikerketak frogatzen duten bezala, garapen teknologiko berde eta itxura gizatiarreko hauek, bai globalizazio kapitalistaren kutsadura maila, bai herrien arteko eta ingurumenarekiko zorrak handitzen baitute, ordea.

Yayoren esanetan, « kapitalismoaren minbiziaren kontrako pentsamendu eta alternatiben sorkuntzarako zelulak bateratzea » dugu mugimendu herrikoi eta eraldatzaileen norabidea. Ekonomilari kritiko eta gizarte eragile ugarien proposamenen arian, bizitzaren iraunkortasunari lotuta dagoen ekonomia ekitatiboa bultzatzeko eraldaketa sakonak burutzeko deia egiten du ikertzaile-militante ekologistak : ingurumenaren zaintza, eraikinen berriztapen ekologikoa, garraio kolektiboak, gizartearen ongizatean oinarrituriko zerbitzu publikoak – zergatik ezin daitezke lan duinarekin autogestionatuak ? – edo harreman ekonomikoen birlokalizaziorako diagnostiko eta egitura berrien garapena izan litezke eredu berriaren lan eta enpresagintzarako bultzatu beharreko zenbait arlo. Lan ordainduen eta ez ordainduen arteko denborak eta antolakuntza ereduak berrikusi eta garatzeko bidean, jabetza pribatuaren nahitaezko izaera zalantzan jartzea liteke gaur bertatik ekonomia ereduaren eraldaketan aritzeko proposamen sakonagoa. Hazkunde-osteko garai honetarako prestakuntzan, buruaz argi ibiltzea ez ezik emozioaren desioak eta imaginarioen bide berriak autoeratzen laguntzeko ere, Jorge Riechmann-en olerkien irakurketarekin burutu zen plenario itzela.

Euskal Herriko zenbait irakasle eta militante etorri ziren Sevillara, sare honetako lagunen artean beraien ikerketen berri emateko helburuagaz. Eduardo Bidaurratzaga, Elena Martinez eta Mikel Zurbanok lurralde ereduen eraldaketei buruzko ekarpena, Yolanda Jubeto eta Mertxe Larrañagak genero ikuspegiarekin egindako aurrekontu publikoen azterketa eta Patxi Zabalo eta Bidaurratzaga berak Europa-k Amerika Latina eta Afrikarekin egindako merkataritza akordioen ondorioen analisia ditugu jardunaldi hauetan aurkeztutako lanak. Mikel Gómez Uranga urte askotan zehar egindako lanagatik, omenaldizko hitzak izan zituen azken egunaren bezperako afarian. Ekonomia Aplikatua I sailak 2008an Bilbon antolaturiko jardunaldi aurretik, Hegoa ikertegiak eta beste zenbait ikerkuntza taldeen ekarpen ekonomiko kritiko eta alternatiboak sarritan egoten dira jardunaldi hauetan, Sarriko-ko kide askoren arteko lanak aurkezteko eta beste unibertsitateko lagunekin eraikuntza amankomunak berrizteko helburuarekin.

Jardunaldien bederatzi arloetan izandako eztabaida teoriko eta analisi aplikatuen jorraketa ugariaz gain, experientza kolektiboetarako tarteak izan genituen baita. Gizarte mungimenduen Tailerrean, Cordobako La Casa Azul etxe agroekologistako lagunekin egon ginen, eta antolatzen dituzten Tangui-en, edo produktore eta artisautzen azoken, ildo nagusiak aurkeztu zituzten. Halaber, arlo zabalago batean, penintsulako herri dezberdinetan sortu den Coop57 aurrezki kooperatibakoak izan ziren gurekin. Beste saio batean M-15 mugimenduari buruzko erakarpenak izan genituen, bai Sevillan egindako filmearen harira, baita Economía Solekoak ere, guztion ikuspegiak eztabaidan partekatu ahal izanez. Sumindu eta menperaturiko klaseen altxamendu honek, gizarte sektore dezberdinen konbergentzian lagundu du zenbait herritan, batez ere krisialdi ekonomiko-finantzieroak, lana eta ongizate politiken murrizketak gehien jasatzen dituztenen aldetik. Nahiz eta egitura finkoak eratzeko zailtasunak izan den, matxinadarako tresna eta bideak berrizteko ikasketa paregabeak eto gogoen hedapenak ugaldu ditu mugimendu honek. Behetik gorako borroken berrizpena izan dugu, Stop Deshaucios ! ekimena, etxegabekoentzako okupazioak, lege eta erakunde (ez hain) publikoen gaiztakeriei desobeditzeak, banketxei erasotzea, besteak beste. Kapitalismo eta goi klaseko zapaltzaileen eta merkatuen diktadurari aurre egiteko, ekonomia eraikuntza herrikoien ildo nagusi batzuk burutu dira zenbait herrialdetan, gainera. Euskal Herrian besteak beste, zenbait herrialdeetan Auzolan ekimenak edo Tokiko txanpon libreen eraikuntzak hasi dituzte post-hazkunde garairako prestakuntzaren lanean aritzen (sakontzeko sakatu hemen), borroka sindikal eta sozialaren arteko konbergentzia alboratu gabe. Izan ere, ekonomia mendekuaren kritika eta borrokak, ezinbestekoa du beste eredu baten eraikuntzaren ibilbidean urratsak egiten hastea. Berandu baino lehen…

Jardunaldien arian zenbait partehartzailek egindako kontakizunak

http://www.economiacritica.net/

  • Seminari d’Economia Critica Taifa (Bartzelona): Manual de Economía heterodoxa eta Informes de Economía argitaratzen dituena, non azkeneko hiru krisiari alde Teorikoa, Espainar estatuko egoera eta «La estrategia del capital» dira aipagarri. http://seminaritaifa.org. Eskaerak : zambradistribuidora@gmail.com
  • Cip-Ecosocial (Madrid): Papeles de relaciones ecosociales y cambio social aldizkaria eta Economía crítica y Ecologismo social ildoan argitaratutako liburuak. Eskaerak: Icaria argitaletxea.
  • Observatorio Metropolitano (Madrid): Traficantes de Sueños argitaletxearekin plazaratutako ekonomia liburuak “Fin de ciclo…” “La crisis que viene…” eta “Crisis y revolución en Europa” ditugu talde honen aipatu beharreko ekarpenak. Banaketa: Elkar.
  • Bartzelonan izango dira haurten Ekonomia Feminista sarea urtero egiten duen nazioarteko topaketak, 2012.ko ekainaren 27-29an, « Weaving Alliances from Feminist Economics » lelopean. http://www.iaffe.org

1 Jardunaldi hauen antolatzaileak bera lanak gogoratzeko gonbidapena luzatu dute. « La Quiebra del Capitalismo Global 2000-2030 : Preparándose para el inicio del colapso de la Civilización Industrial » lan amaitugabeko sarrera eskuragai.

2 « Berandu baino lehen, erretratuak XXI. Mendeari» (2009) eta « Euskal Harriak : Trantsizio sozio-ekologikorako gogoetak » (2011) Alberdania argitaletxeekin kaleraturikoak dira Joseba Azkarraga Etxagibelen liburu aipatuenerikoak.

Share and Enjoy:
  • Print
  • email
  • Twitter
  • Meneame
  • RSS
  • PDF

¡Síguenos!

Documentos

Suscríbete

Introduce tu e-mail:

Últimos comentarios