Economía Crítica y Crítica de la Economía

Icon

Gure eredua

Autor: Endika Alabort Amundarain

Categoría: Sindicalismo

Etiquetas:

Autogestioa

Agenda Confederal, 6zkia (2016ko Azaroa, bigarren hamabostaldia) argitaratutakoa.

Enpresa bateko langileei CNTri buruz galdetzekotan, denetariko erantzunak entzun ditzakegu. Baina enpresa horretan sail sindikal bat lanean badago, “gutxienez gure eskubideen alde borrokatzen dute”, “arazoak konpontzeko arrazoiak aztertzen dituzte, irtenbideak lantzen” eta horrelakoak dira gehien errepikatzen direnak. Azken finean, langileen eskubideen defentsarako CNT eta Sail Sindikalak erremintarik indartsuenak direla erakusten baitute egunero.

Haratago joateko, aldiz, enpresetan afiliazioa behar dugu. Gure eredu sindikala ez da eredu unitarioa; gure legitimitatea ez da hauteskundeetan oinarritzen, afiliazioan baizik. Gero eta afiliatu gehiago, gero eta indartsuagoak izango gara. Hori baita gure eredua, ordezkaritza sindikalarena.

Enpresa mailan, lan hitzarmen duin baten negoziazioan langileen eskubideak hobetzeko, langileen zilegitasuna beharrezkoa da. Gehienetan badaukagu; baina aurrerapauso bat eman behar dugu, legitimitate hori afiliazioaren bidez erakutsiz. Azkenean, enpresari batengana ezberdina da botoen zilegitasunarekin joatea, edo afiliatutako lantalde batek ematen duen zilegitasunarekin joatea. Bi egoeren artean, enpresarientzako erosoagoa izan daiteke lehenengoa.

Sektoreko lan hitzarmenetan agente klabea izateko, zenbait enpresetan boteretsu izan behar gara. Negoziazio Kolektiboaren gaur egungo egoera tamalgarriak CNT hor egotea eskatzen du; sinatzen diren ia lan hitzarmen guztiak okerrerako baita. Horregatik enpresetan boteretsu eta, baita sektoreetan afiliazio nahikoa izatea lortzea da geure erronka. Ostalaritzan, adibidez, enpresa txiki ugari daude, sektoreko lan hitzarmena erreferentzia da; CNTk sektoreko lan baldintzak hobetzeko aukera paregabea izan dezake.

Gure eredu sindikala aldarrikatzen dugun bakoitzean, afiliazioa handitu behar dugu ere.

Share and Enjoy:
  • Print
  • email
  • Twitter
  • Meneame
  • RSS
  • PDF

Leave a Reply

¡Síguenos!

Documentos

Suscríbete

Introduce tu e-mail: